FANDERIA – OIARTZUN BIKOIZTEA
Obra honen bidez, bidea 1.480 metroan zehar bikoiztu nahi izan da, bi geltoki, bidearen gainegitura, segurtasun, komunikazio eta elektrifikazio instalazioak egin dira.
Trenbidearen 1.480 m-ko bikoizketa trenbide-plataforma zabalduz eta bigarren trenbiderako pasabide-egitura berriak eginez egin da, egun daudenekin paraleloan.
Guztira, obrak 5 egitura aurreikusten ditu. Hauen artean, nabarmentzekoak dira 187 m-ko luzerako zubibide postenkatu bat eta lurrei eusteko 6 horma.
Proiektuak, gainera, bi geltoki egitea aurreikusten du: lehena Fanderian, ezarpen berrikoa, eta bigarrena Oiartzunen, dagoen geralekuaren ordez.
Era berean, laguntzaren barruan bidearen gainegituraren exekuzioaren kontrola eta zaintza sartzen da, bai plakan, bai balastoan, bai eta Segurtasun-Instalazioak, Komunikazio-Instalazioak, Bideko Elektrifikazio-Instalazioak, etab.
Obra egiteko epea 39 hilabetekoa izan zen eta bidean zirkulazioa mantenduz egin zen.
PROIEKTUAREN DATUAK
Bezeroa
Euskal Trenbide Sarea (ETS)
DATA: 2008-2012
KOKAPENA: Gipuzkoa
Egindako lanak
Zerbitzuak
Laguntza eta obra-zuzendaritza