ZUBITECH
ZubiTech berrikuntza teknologikoko proiektua da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BEAZen finantza-laguntza du, Berrikuntza Sustatzeko Planaren programaren bidez. Proiektuaren helburua da Egituren Inbentarioarekin eta Ikuskapenarekin lotutako teknologia modernizatzea, 4 alderditan:
- Kudeaketa-aplikazioak.
- Landako ikuskapen-aplikazio mugikorrak.
- Sentsoreak.
- 2D eta 3D irudiak inbentariorako eta ikuskapenerako.
ZubiTech izenarekin, egituren kudeaketa ahalbidetzen duen web-aplikazioa garatu da. Web-aplikazio honek egitura bakoitzaren irudi modernoa eta osoa eskaintzen du, eta egitura baten bizitzaren kudeaketaren ardatza da, hasierako inbentariotik hasi eta ustiapenera eta mantentze-lanetara arte.
Sistemak berrikuntza garrantzitsuak ditu sektorean; , hala nola, droneak ikuskapenerako erabiltzea eta egituren 3D modelatzea.
Era berean, mugikorretarako aplikazio bat garatu da, tableten bidezko landa-ikuskapena errazteko.
PROIEKTUAREN DATUAK
Urtea
2017
Ziurtagiri-emailea
Bizkaiko Foru Aldundia – Ekonomia Sustatzeko Saila
Programa
Berrikuntza Sustatzeko Plana
Aurrekontua
111.273 €
Egoera
Amaituta