Droneak
OBRA ZIBILEKO PROIEKTUEK ERAGINDAKO INGURUMEN INPAKTUEN KONTROLA, ESPEKTRO ANITZEKO IKUSPEGIAREN BIDEZ (VisionTech4Life)
Ingurune eta garapen esperimental berrietan dauden teknologiak erakutsi, bai eta produktu eta zerbitzu berriak sortu ere.
Ekoizpen-prozesuen diseinu industriala eta ingeniaritza. Horien barruan dira produktu bat fabrikatu, probatu, instalatu eta erabiltzeko beharrezkoak diren elementu deskribatzaileak, zehaztapen teknikoak eta funtzionamendu-ezaugarriak definitzeko plano, marrazki eta euskarriak sortzea eta prestatzea, bai eta ehun-laginak egitea ere (11/2013 Foru Araua, 63 b artikulua).
BIM kontzeptua eta filosofia aplikatzeko, FULCRUM-ek DRONEAK ditu, eta AESA-k (Aire Segurtasunerako Estatuko Agentzia) egiaztatzen eta baimentzen du, droneen hegaldi komertzialen enpresa operadore gisa (RPAS) . Horrez gain, hegaldi-operazioen buru bat eta AESA-ren aurrean 8/2014 Errege Lege Dekretuaren arabera Droneen Pilotu Zibila (RPA) titulua duten hiru egiztatu ditu.
Pilotu hauen homologazioak FULCRUM-en droneak babesten ditu.
Orain arte egiten ari diren eragiketa nagusiak RGB irudian eta fotogrametrian oinarrituta daude. Era berean, beharrezko softwarea dago, bai hegaldi-eragiketak planifikatzeko, bai informazioa tratatzeko (Puntu-hodeia). Gaur egun egiten ari diren lanen artean , honako hauek nabarmentzen dira:
- Zehaztasun handiko lurzoruaren eredu digitalak egitea.
- Jasotze topografikoa.
- Ortoargazkiak eskala oso handietan.
- Lur-mugimenduetarako neurketak, ezpondak (zehaztasun zentimetrikoa).
- Azpiegituren inbentarioa.
Eragiketa hauen bidez, kalitate handiko emaitzak lortzen ari dira, teknologia tradizionalekin baino kostu txikiagoarekin.