• CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 1
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 2
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 3
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 4
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 5
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 6
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 7
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 8
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 9
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 10
  • CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR - 11

CUATRO RÍOS TRANBIA – CUENCA, EKUADOR

Cuencako tranbia hiri horretako garraio jendetsuaren sistemarik handiena izango da eta 232 milioi dolar inguruko inbertsioa izango du, 120.000 bidaiari inguru garraiatuko ditu egunean eta 39 milioi urtean. Ibilbidea hiriaren hegoaldean hasiko du, Baños bidean, Control Sur alderdian, eta iparraldean bukatuko du, Industria Parkearen alderdian.

27 geltoki eraikitzea aurreikusten da. Bidearen luzera 20,4 km-koa izango da (joan-etorria), 1,435 metroko zabalerako sekzioarekin, eta batez besteko 22 km ordukoko abiaduran ibiliko da. Lehen geltokitik azkenerainoko ibilbidea (10,2 km) 35 minututan egingo da gutxi gorabehera; gaur egun, berriz, auto batek ordu 1 eta 40 minututan egiten du bidaia.

Hiriko Zentro Historikoa babesteko, UNESCOk gizateriaren ondare izendatua, ez da aireko energia-linearik erabiliko, Mariscal Lamar eta Kolonbia Handia hiribideetatik egiten duen ibilbidean, zorutik doan elikadura-sistema bat baizik, eta, gainera, plataformak tratamendu berezia jasoko du bibrazioak murrizteko eta Cuenca hiriko hirigune historikoko eraikinetan eraginik ez izateko.

Tranbia-linea beraren trazaduraz gain, proiektuak bulego eta kontrol-eraikinaren diseinua barne hartzen ditu, baita garajeak eta tailerrak ere. Kontuan hartu behar da material ibiltariari dagokionez 14 tranbia-unitateri eman behar zaiela zerbitzua (12 zerbitzuan eta 2 erreserban).

Unitate bakoitzak 300 pertsona eramango ditu eta lau minututik behin bat pasako da. Egunean gutxienez 115 000 bidaiarirentzako zerbitzua ematea aurreikusten da, eta gehienez 130 000 bidaiarirentzako zerbitzua, urtean 39 milioi inguru.

PROIEKTUAREN DATUAK

Bezeroa

Euskotren Participaciones, CYCASA, Isolux-Corsán

DATA: 2013-2015
KOKAPENA: Cuenca (Ekuador)

Egindako lanak

Zerbitzuak

Ingeniaritza-proiektuak
D&D, EPC eta PPP proiektuetan laguntza

INGENIARITZA GIZATIARRAGOA

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitariak webean jarraitzeko, errendimendua eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula uste dugu. Cookie-politika
Ados | Errefusa