BILBAO METROKO 3. LINEA
Ia 6 km-ko luzera duen 3. linearen eraikuntza-proiektua diseinatu zen: Bilboko sei auzo lotzen ditu, bide bikoitzeko tunelean barna, lehen tarte bat aire zabalean eta beste bat tunel faltsuan izan ezik.
Lineak bost geltoki berri ditu: Etxebarriko San Antonio, lur gaineko geltoki intermodala da, metroaren eta tranbiaren plataformen gainean. Gainerako geltokiak lurpekoak dira eta metroko 1. eta 2. lineen antzeko diseinua dute, 110 metroko luzerarekin, nasak, trenbideak, atondoak eta gela teknikoak barne.
Geltokiez eta lineako tunelaz gain, proiektuan honako hauek sartzen dira: sarbide kanoiak eta igogailuak, nasa azpiko erauzketa-putzuak (NAE), larrialdietarako aireztapen-putzuak eta larrialdietarako lau irteera/aireztapen.
PROIEKTUAREN DATUAK
Bezeroa
Euskal Trenbide Sarea (ETS)
DATA: 2008-2009
KOKAPENA: Bizkaia
Egindako lanak
Zerbitzuak
Ingeniaritza-proiektuak