Pribatutasun-Politika
Informazio orokorra
FULCRUM PLANIFICACIÓN ANALISIS Y PROYECTO, S.A. sozietatea Leioako (Espainia) Aldapa kaleko 9. zenbakian dago, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta. www.fulcrum.es domeinuan dagoen Web Gunearen jabea da.
Jarraian deskribatzen den pribatutasun-politika Web Gune honi soilik aplika dakioke, hau da, www.fulcrum.es domeinuan sartutako orri eta azpiorri guztiei. FULCRUM-ek uko egiten dio, Web Gune honetan dauden eta zuzenean kudeatzen ez diren hiperesteken bidez, sar daitezkeen Web Guneek, izan ditzaketen pribatutasuneko eta datu pertsonalen babeseko politiken gaineko edozein erantzukizunari.
FULCRUM-ek Web Gune honen erabiltzaileei jakinarazi nahi die adierazpen honek FULCRUM-ek datuak babesteko jarraitzen duen politika islatzen duela. Politika hori datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia erreferentziatzat hartuta taxutu da, hau da, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duena (aurrerantzean, 994/1999 Erregelamendua).
Datu pertsonalen bilketa
FULCRUM-ek ez ditu bere borondatez jasotzen Web Gune honen erabiltzaileen datu pertsonalak. Erabiltzaileei eskatzen zaizkien datu bakarrak dira, euskarri teknikoko zerbitzuaren erabiltzaile erregistratuak izan nahi badute; izen bat, erabiltzailearen benetako izenarekin bat etorri ala ez, “Erabiltzaile” bat (nickname) eta helbide elektroniko bat dira.
Ondorioz, FULCRUM-ek, haien borondatez CV-en erregistro-galdeketaren bidez eman nahi zaizkien erabiltzaileen datu pertsonalak bakarrik izango ditu. Erabiltzaileak nahi duen kasuetan bakarrik, eta beti bere borondatez, bere datu pertsonalak FULCRUM-i jakinarazi ahal izango dizkio.
Erabiltzaileak bere borondatez emandako datu horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratutako fitxategi automatizatu batean sartu ahal izango dira, FULCRUM titular dela. Ondorioz, FULCRUM-i bere borondatez bere datu pertsonalak ematen dizkion erabiltzaileak espresuki onartzen du datu horien tratamendua, FULCRUM-eko lan-poltsarako hautagai gisa duen izaera kudeatzeko soilik.
Nolanahi ere, bildutako datuak, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko dira beti.
Segurtasun-neurriak
Erabiltzaileak FULCRUM-i jakinarazitako datu pertsonalak datu-base automatizatuetan edo ez automatizatuetan biltegiratu ahal izango dira. Datu-base horien titulartasuna FYSEG-i dagokio soilik, eta FYSEG-ek bere gain hartzen ditu haietan dagoen informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten teknika, antolamendu eta segurtasun-neurri guztiak.
Erabiltzaileen eta FULCRUM-en arteko komunikazioak ez du kanal segururik erabiltzen, eta transmititutako datuak ez dira zifratzen; beraz, erabiltzaileei eskatzen zaie ez bidaltzeko bereziki babestutako datutzat har daitezkeen datu pertsonalak; izan ere, segurua ez den kanal bati aplika dakizkiokeen segurtasun-neurriek ez baitute gomendatzen.
Datuen tratamenduaren helburua
Erabiltzaileak bere borondatez jakinarazten dituen datu pertsonalak lan-poltsaren erabiltzaile-izaera kudeatzeko helburu zehatzerako baino ez dira erabiliko, eta konfidentzialtasun osoz tratatuko dira. Datu horiek bildu ziren helburuetarako soilik erabiliko dira, eta Pribatutasun-Politika honetan jasotzen diren unean Erabiltzaileari berariaz jakinarazten zaizkion helburuetarako.
Datuak lagatzea
Web Gune honen bidez bildutako datu pertsonalak ez zaizkio beste ezein subjekturi edo enpresa bati lagako.
Bere borondatez, bere datuak FULCRUM-i Web Gune honen bidez jakinarazten dizkion Erabiltzaileak, espresuki baimena ematen du datu pertsonal horiek erabiltzeko, FULCRUM-ek merkaturatutako produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioa bide elektronikotik bidaltzeko, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen arloan indarrean dagoen legerian ezarritakoa hertsiki betez, merkataritza-komunikazioei dagokienez, salbu eta aurka dagoela adierazten badu.
Datuen kalitatea: sartzeko, aurka egiteko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak
FULCRUM-ek konpromisoa hartzen du Web Gune honetako erabiltzaileek beren borondatez emandako datu pertsonalak eguneratuta edukitzeko, erabiltzaile horien nortasunari eta ezaugarri pertsonalei egiazki erantzun ahal izateko. Horregatik, edozein erabiltzailek erabil dezake noiznahi FULCRUM-i emandako datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, ezerezteko eskubidea, FULCRUM-i zuzendutako idatzizko komunikazio baten bidez.