LAGUNTZA-GAILU SENTSORIZATUEN I+G GARAPENA
2020an amaitu genuen zubietan laguntzeko gailuak kontrolatzeko sistema automatikoaren ikerketa eta garapen-proiektua, Tecaplas eta Tecnalia bazkideekin batera.
Sentsore txertatuak dituen neopreno zundatu tradizional batez osatutako produktu berri bat sortzea izan da proiektuaren helburua, haren bizitza erabilgarri osoko portaera zehazteko. Proiektuaren berritasun nagusia, kasu honetan mundu mailako berritasuna (Bilbokoak gara eta nabaritu behar da), Buckypaper material berria sentsore gisa erabili dugula da.
Buckypaper-a aparteko propietate mekaniko, termiko eta elektrikoak dituzten karbonozko nanohodiez osatuta dago. Bitxikeria gisa esan dezakegu altzairuaren hamarrena pisatzen duela, baina 500 aldiz indar handiagoa duela. Bere kostu txikiak, material harrigarria bihurtzen du.
Proiektuak arrakasta izan du hiru enpresen lan-taldeari eta lan-giro onari esker, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ordainezinari esker, Hazitek enpresa-arloko I+G-ari laguntzeko programaren bidez. Programa hori Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak finantzatu dute, 2014-2020 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez (EGEF).