Gu geu

Briefing bat jarraitu besterik ez? Agian ez gara bila zabiltzan ingeniaritza...

“Proiektu baten beharrak jasotzen dituzten dokumentuak aztertzen ditugunean, mila buelta eman behar dizkiogu, ezin dugu saihestu. Berehala bilatzen dugu optimizatzeko modua. Bezeroarekin alderdi guztiak iruzkintzea eta gauzak ahalik eta hobekien nola egin aholkatzea gustatzen zaigu.

Gure bezeroarengandik ikasi nahi dugu, eta hark gugandik ikas dezala. Proiektu bakoitzetik hurrengorako irakaskuntza bat atera.

Harekin lan egin, eta, proiektua amaitzean, sentipena izan dezala hasierako paperean zegoena bion artean hobetu dugula. Horregatik esaten dugu ez garela mugatzen, robotak bagina bezala, markatutako bideari jarraitzera.

Honek zerikusi handia du guk “ingeniaritza gizatiarragoa” esaten diogunarekin, eta kontzeptu honekin oso lotuta ikusten dugu geure burua.

Ezin dugu saihestu, eta gure bezeroak poz-pozik daude. Inplikatutako lan bat beti da lan hobea”.

 

Arturo Delgado Group Manager Advanced design

Giza ingeniaritza

1988an FULCRUM sortu zen, Bizkaian kokaturiko zerbitzu globaleko bokazioa duen ingeniaritza-enpresa. 1988 eta 2010 artean etengabe egin genuen aurrera gure hazkundean, nazio-esparruko eta, ondoren, nazioarteko-esparruko proiektuetara helduz.

Zerbitzu osoa emateko dugun grinaren eta berezko jakin-minaren barruan, urtetik urtera gero eta jarduera eta eremu gehiagotan jarduten dugu. Eta ingeniaritza zibileko oinarri sendoari aukera berriak gehitzen dizkiogu.

2010ean, eraikuntzaren krisiak eta herri-lanetako baliabideen mugak pizgarri gisa jokatu zuten, eta geure burua berrasmatzea erabaki genuen, nazioartekotzearen eta gure gaitasunak indartzearen aldeko apustu berriak eginez. Beti garatzen.

Gaur egun, FULCRUMek betiko indar, ilusio eta ikasteko gogo berarekin jarraitzen du, baina amaitutako proiektuen eta pozik dauden bezeroen neurrigabeko baliabideak lagunduta. % 100eko kalitatezko zerbitzuaren alde egiten dugu, gure bezeroekiko eta gure langileekiko konpromisoaren alde eta gure gizartearen garapen jasangarriaren alde. Konpromiso hauek gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Politikan zehazten ditugu. Politika hau gure Kudeaketa Politika Integratuak eta Jokabide Kodeak osatzen dute, eta kudeaketa-sistemen ziurtagiriek bermatzen dituzte biak (ISO 14001:2015, ISO 45001:2018 eta ISO 9001:2015).

Zein dira gure etorkizuneko helburuak? Gure bezeroekin batera, soinez soin, lan egiteko gaitasunak garatzen jarraitzea. Gurean eta gurekin lan egiteko ingeniaritzarik onena izatea.

 

%97

da, gurekin berriro lan egin duten bezeroen ehunekoa.

Beste %3aren zain gaude

Pedro Aguirremota Corbera Fulcrum-en administratzailea

Erakundeek berrikuntzaren aldeko gure apustua bermatzen dute

 

2006az geroztik, FULCRUM-ek obra zibilaren sektorea modernizatzeko konpromisoa hartu du, berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egiten duten hainbat ekimenen bidez. Lan-apustu hauek Europako, Espainiako, erkidegoko eta tokiko erakundeek bermatu dituzte.

AINTZATETSITAKO ERAKUNDEEK BERMATUAK

GECOB21

Obrak kudeatzeko web APPa

Obrak kudeatu eta kontrolatzeko web aplikazioa. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa.  Obra baten arlo tematiko guztiak biltzen dituzten web aplikazioen suitea, obra konplexuen kudeaketa erraztuz.

VisionTech4Life

Ingurumen-kontroleko teknologia

Ingurumen-Inpaktuen Kontrola, espektro anitzeko ikuspegiaren eta beste teknologia batzuen bidez, Europako Batzordeak bermatua. Hainbat teknologien garapena, hala nola espektro-ikusmena, droneak eta IoT sentsoreak, Ingeniaritza Zibileko obrek eragindako ingurumen-inpaktuak kontrolatzeko.

WaterLibs

Kutsatzaileen identifikazioa

Uraren konposizio kimikoa on line etengabe detektatzeko kontakturik gabeko sistema. Eusko Jaurlaritzak bermatua. Kontakturik gabeko hainbat teknologien garapena (FTIR, LIBS eta RAMAN), uretan kutsatzaileak identifikatzeko.

ZubiTech

Zubiak kudeatzeko sistema

Zubiaren teknologia. Bizkaiko Foru Aldundia. Zubiak Kudeatzeko Sistemaren eta Ikuskapen-tresnen modernizazioa.

ALMA

Ingurumen-Inpaktuak Interpretatzeko Algoritmoa

Bizkaiko Foru Aldundia. Ingurumen-inpaktuak interpretatzeko algoritmo baten eta Business Intelligence tresnen garapena, bistaratzeko eta erabakiak hartzeko dashboard gisa.

SCANTUN

Tunelen Urruneko Ikuskapena 3D

3D scanning digitalizazio-teknologietan oinarritutako errepide-tunelen urruneko ikuskapen optimizatua. Eusko Jaurlaritza. Paradigma-aldaketa tunelen ikuskapen eta mantentze-sektorean, horien biki digitalean oinarrituta.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitariak webean jarraitzeko, errendimendua eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula uste dugu. Cookiei buruzko politika
Ados | Errefusa